Imajinatzen denbora geldiarazteko ahalmena eta etenaldi bat hartzeko aukera dugula, inora iristeko presarik gabe?
Erdi Aroko Guardia hiribildua osatzen duen hareharria bezala.
Zahartu arte pazientziaz itxaroten duen Arabako Errioxako ardoa bezala.
Añanako gatza bezala, ura apurka-apurka lurrundu eta bakarrik geratu arte itxaroten duena.
Delikako ur-jauzia bezala, itsasora bidean Bizkaia zeharkatzen duen ibaia airean uzten duela.
Grand Tour-eko etapa honek arnasa sakon hartzera eta txoko bakoitza miresteko nonahi geratzera animatzen zaitu. Zoaz Errioxako Balkoira mahastien eta mendien edertasuna ikusteko. Edo jaitsi Guardiako zorupera, ardoaren babesleku gisa ez ezik, historiako une garrantzitsuenetan gerra-planak egiteko ere balio izan zuena konspiratzaile batzuentzat.
Ez dago denbora baino aberastasun handiagorik. Beraz, ahaztu erlojua, hartu airea eta egin aurrera.
Euskadi Basque Country Grand Tour-en seigarren etapa zeharkatu, non zapore paregabeak eta historia nahasten diren urrats bakoitzean.
Deskargatu ibilbide hau zure gailutik jarraitzeko:
Guardia eta Urduña lotzen dituen ibilbidea egiten baduzu, ezin zara gelditu lau jatetxe hauek ezagutu gabe.
Ardoaren eta pintxoaren lurraldean jarraituko dugu, eta txakolinera itzuliko gara. Gainera, makina bat gozo izango duzu aukeran, baita Arabako babarrun nabarra eta udaberriko ziza zuriak ere. Gainera, gure jomugako gatzik ezagunenarekin bixitu ahalko dituzu platerak.
Euskadi-Basque Countryren bihotzera ihesaldi ahaztezin bat prestatzen al zabiltza? Ideiak behar al dituzu zure ibilbide-bidaian zer egin eta zer bisitatu erabakitzeko? Kantauri itsasoko olatuak, mendi-tontorrak, historia aberatsa eta kultura aparta… Euskadi-Basque Countryk esperientzia berezia eskaintzen dizu. Hemen dituzu “Euskadi – Basque Country Grand Tour” biran egin beharreko 50 geldialdiak. UNESCO, Artea eta Kultura, Natura, Euskal Kostaldea, Hiriak eta Herriak.