Zer egin > Natura > Ibilbidea Delikako arroilan zehar
Delikako arroilak mendi-ibilaldi ederra eskaintzen du, eta ibaiaren ibilbideari jarraitzen dio ur-jauzirantz. 7 km-ko ibilbidea da (joan-etorria) Delikatik abiatuta, haritz eta pagoen artean, arroilaren behealdetik.
Ez da irisgarria neguan edo euri ugari egiten duen garaian; gainerakoan, ura barrunbe arrokatsuetatik iragazten da, eta agerian geratzen da ibaiaren ibilgu bihurgunetsua, oinez ibiltzeko moduan. Bidezidorra igaro ahala, aldatu egiten dira ibaiertzak.
Arroilaren amaierara iritsi ahala, ur-jauziaren oinarrira hurbiltzen ari diren tontor harritsu handiei erreparatuko diezu. Konplikaziorik gabeko ibilbide bat da, baina, oinarri berera iritsi nahi baduzu (bistak gozatzeko beharrezkoa ez bada ere), arroketan gora igo beharko duzu amaiera-amaieran.