Urduñako gozokiak

Scroll down

Antolatu zure bidaia > Zer jan > Urduñako gozokiak

Mantekado edo gantz-opilak dira herriko gozoki enblematiko eta ospetsuenak. Ezagunak dira eskualdean, madalena edo Pas mendietako sobao baten antzekoak direlako, baina zapore paregabearekin.

Zapore bereizgarri hori prestatzerakoan harturiko kontu handiari eta osagaien kalitateari zor dio: gurina, arrautzak, irina eta azukrea.

Postreok herentzia aberatsa dute, eta bi mendetik gorako sukaldaritza-tradizioaren parte dira.

Errezeta horren lehen aipamenak 1800. urtekoak dira, eta horrek berezi ez ezik aparteko ere egiten ditu, bilgarriaren leloak dioen bezala.