Baldintza hauek www.euskadibasquecountrygrandtour.eus (“Webgunea”) webgunerako sarbidea eta erabilera arautzen dituzte. Webgunearen ustiapenaren arduraduna Basquetour, Turismoaren Euskal Agentzia-Agencia Vasca de Turismo, S.A. (“Basquetour”) da, A95444501 IFZ duena eta egoitza soziala Urkixo Zumarkalea 36-5. 48011 Bilbao (Espainia) duena. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 4748 liburukian –Sozietateen 0 Liburuko orokorra–, 54. folioan, BI-48022 orrian, 1. inskripzioan. Telefonoa: 94 607 75 98, faxa: 94 607 75 95 eta kontakturako helbide elektronikoa: info@basquetour.eus.
Erabiltzaileak hitz emango du, webgunea erabiltzen duenean, ez duela Basquetourren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kalte ditzakeen ekintzarik gauzatuko, edo webgunea kalte, erabiltezin utz edo gainkarga dezakeenik, ez eta webgunea behar bezala erabiltzea edozein modutan eragotz dezakeenik ere.
Basquetourrek egoki jo segurtasun-neurriak hartu ditu birusak detektatzeko. Halere, erabiltzaileak jakitun izan behar du Interneten segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak. Hortaz, ezin du bermatu ahal izango software informatikoen sistema (softwarea eta hardwarea) eta sistema barne hartzen duten dokumentu elektriko eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakete birus edo osagai kaltegarririk ez denik.
Erabilera-baldintza hauen bidez ez da lagatzen webgunearen edo webgunea osatzen duten edozein elementuren jabetza intelektual edo industrialaren eskubiderik. Era berean, erabiltzaileak ezingo ditu horiek erreproduzitu, eraldatu, banatu, publikoki jakinarazi, eskura jarri, atera, berrerabili, birbidali edo edozein modutan erabili, edozein bide edo prozeduraren bidez, legez baimenduta dagoenean edo Basquetourrek berariazko baimen idatzia ematen duenean izan ezik.
Erabiltzaileak ez du webgune honetan eskaintzen den edukirik lortuko, ez eta lortzen saiatuko ere, kasuan kasu eskura jarritako edo helburu horietarako adierazitako bide edo prozedura ezberdinez baliatzen bada. Erabiltzaileak uneoro errespetatu beharko ditu webgunearen eta bertako edukien jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztiak, Basquetour edo hirugarrenen titulartasunekoak.
Basquetourrek bere webgunean hirugarrenen web-orrialdeetarako estekaren bat jartzeak ez dakar Basquetourrek erantzukizunik onartzen duenik hirugarrenen webguneari, bertako edukiari edo erabilerari dagokienez, ez eta webgunean eskaintzen diren produktu edo/eta zerbitzuen erabilerari dagokionez ere.
Hortaz, erabiltzaileak webgune horiek bisitatuko baditu, komenigarria da dagozkion baldintzak eta politikak kontsultatzea. Webgune honetarako hiperestekak erabil daitezke, baldin eta hiperestekak (i) webgunearen edukiaren inguruan markorik, arakatzaile-ingururik edo ertzik sortzen ez badu; (ii) hiperesteka jarri duzun webgunean erabilgarri dauden produktu edo zerbitzuak Basquetourrek onartzen dituela iradokitzen ez bada; eta (iii) legez kanpoko edukia edo delituren edo arau-hausteren bat izan daitekeen edo susta dezakeen edukia erakusten duen webgune batean jartzen ez bada. Zu zara aipatu hiperesteken erantzule bakarra eta Basquetourrek horiek kentzeko eskubidea du.
Webgune honek ondoko cookieak (ordenagailuan informazioa gordetzen duten testu-fitxategi txikiak) erabiltzen ditu:
Hirugarrena: Google (Google Analytics)
Xedea: Web-orrialdearen erabilera neurtzea.
Basquetourrek ez du inolaz ere informazio pertsonala jasotzen.
Ezaugarriak: Google Analytics-en cookieen ezaugarriak esteka honetan deskribatzen ditu Googlek: http://www.google.com/intl/es/analytics/privacyoverview.html
Desaktibazioa: Google Analytics-en cookieak nola desaktiba daitezkeen jakiteko, erabili esteka hau: https://tools.google.com/dlpage/gaoptout
Nolanahi ere, arakatzailea konfigura dezakezu cookieak onar ez ditzan edo cookie bakoitza onartu nahi duzun galdetzeko.
XIV.Irudi-bankuko edukiak erabiltzeko eskaeran erabiltzaileak adierazten dituen datuak eta Basquetourrek baimendutako erabileraren ondoriozko datuak Basquetourren ardurapean tratatuko dira (eta, hala dagokionean, bere jabetzako fitxategiei erantsiko zaizkie) eskaera kudeatzeko eta erabilera-baldintzen arabera erabiltzen direla kontrolatzeko