Udaberriko ziza zuriak

Scroll down

Antolatu zure bidaia > Zer jan > Udaberriko ziza zuriak

Zenbait tokitan perretxiko edo moixernó ere deitzen diete, eta mikologiako altxorra dira, oso estimatuak eta zaletuek eta ezagutzaileek jazarriak.

Udaberriarekin batera, perretxiko hori irten egiten da neguko atsedenalditik, eta belardi eta baso-mugetan ernetzen da, bereziki sorgin-korro deituriko formazioetan.

Basa barietate horrek usain sarkorra du, irin freskoa eta legamia gogorarazten ditu; era berean, belardiaren eta ogi oratu berriaren freskotasuna oroitarazten ditu. Testura trinkoa du, eta, hainbat osagairekin harmonizatzeko gaitasuna duenez, osagai moldakorra da sukaldean.

Naturaren luxutzat jotzen da udaberriko ziza zuria; jaki urria da, oso gutxi irteten baitira eta biltzeko metodo espezifikoak baitituzte. Ziza-tortilla da dastatzeko errezeta tipiko bat.