Euskal baserri tradizionalaren arkitektura sinple eta sendotik, Bilbo hiriaren bereizgarri handiari forma emateko titanioa bihurritzen duten Frank O. Gheryren forma futuristetara.
Gure iragana gogorarazten digun parke natural batetik, egunero etorkizuna eraikitzeko baliatzen den parke teknologiko batera.
Tarte honetan, landa-eremuak eta hiriak elkarri eskua ematen diote eta ibilbidea kontraste amaigabeen opari bihurtzen dute.
Erdi Arotik bere horretan mantentzen diren herriak eta XXI. mendeko hiri kosmopolita bihurtzeko euren burua berrasmatu duten hiriguneak.
Oso erraza da Artziniegatik paseatzea eta Erdi Aroan kale harriztatuak zeharkatzen zituzten pertsonak irudikatzea, edo Balmasedako biztanleak Kadagua ibaiaren bi ertzak lotzen dituen Zubi Zahar dotorea gurutzatzen irudikatzea.
Alabaina, garai hartako bizkaitarrek gaur egun Bilbo nolakoa den ikusiko balute, ez lukete sinetsiko egia denik.
Aprobetxatu, zeren eta denbora-bidaia hori oso tarte txiki batean egin dezakezu, Grand Tour-eko etapa honetan zehar: jatorria eta etorkizuna lotzen dituen bide bat.
Euskadi Basque Country Grand Tour-en zazpigarren etapa zeharkatu, kontrastez beteta dagoen eta nola iraganera hala etorkizunera bidaiatzeko aukera ematen digun ibilbide batean. Ezagutu nola Bizkaia landatarrena hala Bilbo futuristena zeharkaldi honetan.
Deskargatu ibilbide hau zure gailutik jarraitzeko:
Urduñatik Bilborako bide honetan non jan eta jaki tipikoenez non gozatu galderei erantzuten dieten bost aukera aurkezten dizkizugu.
Etapa honetan txakolina dastatzen jarraitu ahal izango duzu Artziniega aldean. Ez ahaztu sardina enblematikoak probatzeaz Santurtzitik igarotzean. Bilbo bisitatzean, pintxo-ibilbidearekin jarraitu ahal izango duzu.
Euskadi-Basque Countryren bihotzera ihesaldi ahaztezin bat prestatzen al zabiltza? Ideiak behar al dituzu zure ibilbide-bidaian zer egin eta zer bisitatu erabakitzeko? Kantauri itsasoko olatuak, mendi-tontorrak, historia aberatsa eta kultura aparta… Euskadi-Basque Countryk esperientzia berezia eskaintzen dizu. Hemen dituzu “Euskadi – Basque Country Grand Tour” biran egin beharreko 50 geldialdiak. UNESCO, Artea eta Kultura, Natura, Euskal Kostaldea, Hiriak eta Herriak.