Enkarterri eskualdeko muino berdeetan kokatutako bitxi berezi-berezia da Balmaseda. Hiribildu xarmagarri honek (Bizkaiko zaharrena da), historia, kultura eta edertasun naturala uztartzen ditu urrats bakoitzean liluratzeko modukoa leku batean.
Ibili Alde zaharretik, multzo historiko-artistiko izendatua, eta deskubritu bertako monumentuak, hala nola Kadagua ibaia zeharkatzen duen Zubi Zaharra eta San Severino Eliza. Balmasedari egiazkotasuna dario bere kale harriztatuetan, non eraikin bakoitzak tradizioan eta xarman aberatsa den historia kontatzen baitu.
Murgildu eskualdeko iragan industrialean eta bisitatu La Encartada Fabrika-Museoa, eskualdeko ehungintzaren historia irudikatzen duen museo liluragarria. Natura maite dutenek paradisua aurkituko dute haren inguruan; izan ere, panoramika ikusgarriak eskaintzen dituzten hainbat bidezidor daude, hala nola Santiago Mendikoa.
Urtero, Aste Santuan, Balmasedak Pasio Bizidunaren tradizioa berpizten du, eta nola kanpotarrak hala bertakoak modu berean erakartzen ditu ekitaldi horrek. Azken Afaritik hasi eta Jesusen gurutziltzaketa eta berpizkundera arte, alde zaharreko kale estuak eszenatoki paregabe bihurtzen dira. Bertan, tokiko aktoreen parte-hartze grinatsuaren, musika hunkigarriaren eta eszenaratze zainduaren medioz, komunitateak bat egiten du ospakizun erlijioso honen espiritualtasuna eta esanahia partekatzeko.
Balmasedan, txoko bakoitza eskualdeko historiaren eta kulturaren leihoa da, eta Euskadiko udalerririk erakargarrienetako baten benetakotasunean murgiltzera bultzatzen gaitu. Ezagutu Balmaseda, non iragana eta oraina bidaia ahaztezin batean lotzen diren!