7. etapa

Bisita gidatua La Encartada Fabrika Museora

Scroll down

Zer egin > Ondare Kulturala > Bisita gidatua La Encartada Fabrika Museora

La Encartada Fabrika-Museoa: Industria ondarearen altxorra Balmasedan

Balmasedan, Enkarterrin kokatuta, La Encartada Fabrika-Museoa Euskadiko industria ondarearen lekuko bikaina da. 1892. urtean sortua, fabrika honek 100 urteko jarduera izan zuen eta gaur egun bere instalazioak osorik mantentzen dira, bisitariei industriaren iraultzaren hasieretako garaian bidaiatzeko aukera emanez.

Martxan egon zen mendean, La Encartadak artilea lantzeari ekin zion, hainbat artikulu garatuz, boinak –bere produktu nagusia– mantak eta ehunak, gerrikoak, eskularruak, bufandak, biserak, buru-berokiak, matazak eta harilkak esate baterako. Lantegiaren inguruan langile-auzo txiki bat garatu zen: langileentzako etxeak, kapera-eskola, zuzendariaren etxea (desagertua), etab.


Gaur egun, museoak XIX. mendeko amaierako eta XX. mendeko hasierako jatorrizko makinaria bilduma paregabea du, gehienak ingelesak, eta ekoizpen-prozesuko elementu guztiak aparteko egoeran gordetzen ditu. Bere osotasun teknikoak eta ondare-balioak erreferente berezi bihurtzen dute industria-turismoaren barruan. Gainera, La Encartada emakumeen ikuspegitik ondarea interpretatzeko praktikaren eredutzat aitortu izan da, emakumeen ekarpena bere historian nbarmenduz.

Bisita gidatuak eta programazio berezia:

Bisitak beti izaten dira gidatuak eta ordubete inguru irauten dute, eguneko azken bisita itxi baino ordubete lehenago hasten delarik. Aurrez erreserba egitea gomendatzen da, eta 20 pertsonatik gorako taldeentzako derrigorrezkoa da.

Programa bereziak:

Bisitak erakustaldiarekin: Egun jakin batzuetan, makineria martxan ikus daiteke, garaiko teknologia industriala gertutik ezagutzeko esperientzia paregabea.

 

Aurkitu historia, industria eta oroimenak xehetasun bakoitzean bizirik dirauten espazio bat!