7. etapa

Arte Ederren Bilboko Museoa

Scroll down

Zer egin > Ondare Kulturala > Arte Ederren Bilboko Museoa

Bisita Arte Ederren Bilboko Museora

Ederren Bilboko Museoa bisitatzea zazpi mende baino gehiagoko artean murgiltzea da, XIII. mendetik gaur egunera arteko bilduma baitauka.

Bilbo bihotz-bihotzean dago, eta, arteari dagokionez, Espainiako garrantzitsuenetako eta osatuenetako bat da.

Finean, Arte Ederren Bilboko Museoa nahitaez bisitatu beharreko tokia da Bizkaiko hiriburura doanarentzat.

XX. mendeko burgesia bilbotarrak bultzatu zuen museoa, hiriak bizi zuen oparotasun ekonomikoa berpizkunde kultural baten bidez islatzeko gogoz. Asmo hori 1908an gauzatu zen, museoa sortu zenean. 1914an ireki zituen ateak, gizartearen kultura- eta hezkuntza-eskaera gero eta handiagoari erantzuteko. Museoa ekitaldi artistiko garrantzitsuen lekuko izan da, arte modernoarekin lotutako erakusketak antolatzeaz gainera, hantxe sortua da Euskal Artisten Elkartea ere. Ekitaldi horiek izugarri lagundu zuten Bilboko kultura-giroa modernizatzen eta aberasten.

Arte Ederren Bilboko Museoa erakusketa-gune bat baino gehiago da; artearen eta kulturaren historiaren testigantza bizia irudikatzen du, eta, urteak joan eta urteak etorri, jakin du eboluzionatzen garai modernoetara egokitzeko. Museoko bilduma zabalak, eta hezkuntzarekin eta artea zaintzearekin duen konpromisoak ezinbesteko helmuga bihurtzen dute arte eta kulturazaleentzat.

Bisitatu Arte Ederren Bilboko Museoa eta murgildu edertasun-mundu batean: ikusiko duzu obra bakoitzak istorio bat kontatzen duela eta areto bakoitzak denboran zehar bidaiatzera gonbidatzen zaituela. Deskubritu zuk zeuk zergatik den museo hau Bilboko kulturaren ikurra eta arte-munduarentzako altxorra.

Informazioa eta erreserbak