Grand Tour Gastronómico
Euskal sukaldaritza nortasuna, lurraldea eta abangoardia dira, plater berean. Auzoko taberna bateko barrako pintxoetatik Euskadi munduko mapa gastronomikoan jarri duten Michelin izardun mahaietara.
Hemen mokadu bakoitzak istorio bat kontatzen du: itsasoarena, mendiarena, sasoiarena. Hemen kalean ere edaten da, lasai eta lagun artean. Txakolina, sagardoa edo Arabako Errioxako ardoa, gure bizimodua modurik jatorrenean dastatzeko.










