Bisita, dastaketa eta mokadutxoa Berroja upategian, Urdaibain
- Kostaldeak babestutaBilbao — Lekeitio
Deskribapena
Berroja upategia Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren gaineko talaia natural batean dago. Bertatik Santimamiñe, Gernika, itsasadarraren bokalea eta Bizkaiko Mendi Deiadarrak bezalako gune esanguratsuak beha daitezke.
Bisitan mahastia zeharkatzen da, eta bertan Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Beltza bertako barietateen nahiz Riesling mahatsaren kudeaketa jasangarria azaltzen da, lurraren orografiara eta orientaziora egokitutako sailetan. Mahastien inguruan bertako baso-espezie ugari hazten dira, hala nola haritzak, gaztainondoak, lizarrak eta arteak; guztiak tokiko fauna eta florarekiko oreka zaintzen duen mahastizaintza-eredu baten parte dira.
Upategian txakolinaren ekoizpen-prozesua azaltzen da, mahats-bilketatik botilaratzeraino. Bisita amaitzeko, upategiko bi txakolinen dastaketa egiten da, eskualdeko artisau-produktuen laguntzaz: Idiazabal gazta eta gildak.
Euskadin barrena bidaiatzen ari direnentzat, geldialdi honek paisaia, ardogintza-tradizioa eta tokiko gastronomia uztartzen ditu esperientzia bakarrean.
