Grand Tour Familian
Euskaditik zeharreko bidaia bat haurrekin? Nerabeekin? Hemen familia guztientzat dago lekua. Kobazuloak, hondartzak, museo dibertigarriak, sukaldaritza-tailerrak, egun batez artzain izatea edo Añanako Gatz Haranean, 7.000 urtetik gorako historia duen munduko gatzagarik zaharrenean gatza dastatzea.
Hemen dena hurbil dago, eta gutxitan entzungo duzu "zenbat falta da?". Aurkituko duzuna, ugari, etapa bakoitzean gozatzeko denbora izango da; etapa bakoitzean ikasteko zerbait berri: historiaurrea Arabako Arkeologia Museoan, marrazoen tunela Donostiako Aquariumean, Guggenheim Museoko haurrentzako tailerrak eta Omako Basoko zuhaitz margotuak, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren erdian. **Ikastea eta gozatzea uztartzen dituzten planak, familian. **







