Grand Tour Naturan
Parke naturalak eta kostaldea, zeure erritmoan. Ekoturista izatea espazio natural batera bidaiatzea da, ezagutzeko, interpretatzeko eta gozatzeko, ahalik eta aztarna txikiena utziz eta bertan bizi direnengan zerbait ona utziz. Grand Tour-ak itsasotik mendira eramaten zaitu: hegaztien behaketa Urdaibaiko paduretan, flyscha eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen
60 milioi urteak, Gorbeia Parke Naturaleko pagadiak edo bertako herrien ohitura eta tradizioak. Errepideko bidaia bat, Euskadiko espazio naturalak lotzen dituena, etapaz etapa. Presarik gabe. Zaratarik gabe. Aztarna oroimenean baino ez uzten.






