Gatz Harana + Dastaketa: bisita eta gatz-dastaketa Gesaltza Añanan
- Denbora geldiarazizLaguardia — Orduña
Deskribapena
«Añanako Gatz Harana + Dastaketa» esperientziak Añanako Gatz Haranaren bisita eta gatzaren dastatze-saio profesionala uztartzen ditu, Gesaltza Añana herrian. Lehen zatian, bisitariak gatz-haran historikoa ezagutzen du: milaka urteko gatzagak, zaharberritze-prozesua eta gaur egungo ekoizpena.
Bigarren zatian, UPV/EHUko Analisi Sentsorialeko Laborategiak (LASEHU) garatutako metodologiaren araberako dastaketa gidatua egiten da. Bertan, Añanako Gatzaren lau barietateen —Gatz Minerala, Gatz Lorea, Gatz Likidoa eta Chuzo— itxura eta usaimen- eta gustu-sentsazioak aztertzen dira.
Saioan, Gatz Mineralaren hainbat aldaera ere dastatzen dira, piper minarekin, baratxuriarekin, belar provenzalekin eta ardoarekin konbinatuta. Añanako gatza sukaldari ospetsuek balioesten dute, beren sukaldeetan erabiltzen baitute eta nazioartean ezagutarazten baitute.
Jarduerak ordu eta erdi inguruko iraupena du, aldez aurretik erreserba egitea beharrezkoa da, eta urte osoan zehar eskuragarri dago.
