Txokolatea

Scroll down

Euskal kulturan oso errotuta dagoen produktua da txokolatea. Euskadin kalitate handiko txokolateak egiten dira, belaunaldiz belaunaldi transmititu diren errezeta tradizionalei jarraituz.

Zehazki, txokolatearen herria esaten zaio Oñatiri, eta hantxe dago Espainiako txokolate-fabrika zaharrena. Hala ere, Euskadiko txokolatearen historia ezagutzeko beste hainbat herri ere bisitatu behar dituzu: Irun, Gasteiz, Mendaro, Tolosa, eta abar.