Prestatu zure bidaia > Zer jan > Bakailaoa pil-pileanl
Euskadiko kostaldeko sukaldaritzako plater enblematikoa.
Bere jatorria ezezaguna den arren, uste da plater hau euskal arrantzaleen erabilpen-rezeta gisa sortu zenela.
Bakailaoa gaziturik kontserbatzen zen zeharkaldi luze haietan edo biltegiratzeko, eta jaki izugarri goxoa bihurtzen zen poliki-poliki oliba-oliotan kozinatuta, baratxuriarekin eta piperminekin.
Pil-pilean egiteko teknika berezia da, eta, oliotan eltzea astitzean, bakailaoak isurtzen duen emultsioari egiten dio erreferentzia. Euskal sukaldaritzako asmamenaren lekuko da.
Teknika horrek eta bertako osagaien kalitateak nahitaez probatu beharreko plater bilakatzen dute bakailaoa pil-pilean.