Euskal Gastronomia

Scroll down

Esperientzia gastronomiko paregabeak

Ezagutu txokolatearen historia eta mendeetan Euskadirekin izan duen harremana. Bisita honetan, Tolosako historia gozoaren zati bat deskubrituko duzu eta txokolategintza-artea ikasiko duzu.
Donostiako MIMOko euskal sukaldaritza-tailerrak eta dastatze-saioek euskal sukaldaritzako plater nabarmenetako batzuk prestatzen ikasteko aukera eskaintzen dizute, hala nola bakailaoa pil-pilean, marmitakoa, idi-txuleta edo gazta-pastela.
Ezagutu Euskadiko elkarte gastronomikoak: euskal kulturaren zutabeetako bat. Esperientzia honetan, elkarte gastronomikoen xarma dastatu ahal izango duzu.
Sagardoetxera eginiko bisita gidatuak euskal sagardoa egiteko prozesua ezagutzeko aukera ematen dizu, hasi sagar-uztatik eta sagardoa botilaratzeko unera arte.
Bisigua prestatzeko modu bereziak —parrillan erreta, oliba-olioarekin, baratxuriarekin eta piperminarekin— ederki erakusten du arrain horrek tokiko gastronomian duen garrantzia.
Dastatu bertako produktuak landa-ingurune autentiko batean.