Bisigua oso arrain preziatua da arrantza-tradizio handiko herrietan, eta, nola ez, Orion.
Bisigua prestatzeko modu bereziak —parrillan erreta, oliba-olioarekin, baratxuriarekin eta piperminarekin— ederki erakusten du arrain horrek tokiko gastronomian duen garrantzia.
Sinpletasuna da errezetaren muina, nabarmendu egiten baitu arrainaren zaporea. Hala, plater enblematikoa da Orio aldean, dela jaiegunetan, dela familia-ospakizunetan.
Urteko ostiral guztietan, 13:00etatik 14:00etara, bertatik bertara gozatu ahalko duzu esperientzia gastronomiko berezi horretaz: herriko erretegietako sukaldariek kontatzen dituzte bisigua Orioko erara prestatzeko sekretu guztiak.