4. etapa

Rafa Gorrotxategiren Txokolate Museoa

Scroll down
Zer egin > Euskal Gastronomia > Rafa Gorrotxategiren Txokolate Museoa

Ezagutu txokolatearen historia eta mendeetan Euskadirekin izan duen harremana

Bisita honetan, Tolosako historia gozoaren zati bat deskubrituko duzu eta txokolategintza-artea ikasiko duzu Rafa Gorrotxategi txokolategile ospetsuarekin. Era berean, txokolate-sorkuntza onenetako batzuk dastatuko dituzu.

Rafa Gorrotxategiren Txokolate Museoak bidaia historiko bat eskaintzen dizu txokolatea egiteko tradizioan: hasi kolonaurreko metateetatik eta lantegi elektriko modernoetara iritsi arte. Eremu bereziak ere baditu, erleen argizariari, errotei eta morteroei edo txigorgailuei eskainita, baita Ignacio Garmendiaren txokolate lantegi berezia ere.

Rafa Gorrotxategi txokolategile-familia bateko hirugarren belaunaldiko semea da, haren bilduma pertsonalak txokolate-ontziak, errotatxoak eta askotariko tresnak biltzen ditu. Hala, hogeita hamar urtetik gorako historia eta txokolatearekiko maitasuna biltzen ditu.

Informazio gehiago eta erreserbak