3. etapa

Paseo kulturala eta hamaiketakoa Hondarribiko elkarte gastronomiko batean

Scroll down
Zer eginr > Euskal Gastronomia > Paseo kulturala eta hamaiketakoa Hondarribiko elkarte gastronomiko batean

Ezagutu Euskadiko elkarte gastronomikoak: euskal kulturaren zutabeetako bat. Esperientzia honetan, elkarte gastronomikoen xarma dastatu ahal izango duzu. Sukaldaritza-klub horiek euskal kulturaren eta tradizioaren funtsezko zutabea dira, eta begirada intimoa eskaintzen diote gure sukaldaritza-ondare aberatsari. Elkarte gastronomikoak XIX. mendean jaio ziren, sukaldaritza- eta gizarte-askatasunerako gune gisa. Halaxe sortu zen gure egunetara arte irauten duen tradizio hori. Sukaldaritzaz aparte, soziedade edo elkarte gastronomikoek berebiziko garrantzia dute gure lurraren kohesio sozial eta kulturalean.

Elkarte gastronomikoek gero eta ospe handiagoa dute, eta erakargarritasun turistiko nagusi bihurtu dira Euskadiko kulturan eta gastronomian interesa dutenentzat.

Hondarribitik igarotzean, ez utzi aprobetxatu gabe elkarte gastronomiko enblematiko bat bisitatzeko aukera paregabea. Gune esklusibo horietara kide baten gonbidapenaren bidez soilik sar daiteke, eta benetako euskal sukaldaritza-kulturan murgiltzeko aukera eskaintzen dute. Kasu honetan, Hondarribian tipi-tapa paseatu ondoren, bertako produktuen aukeraketa bikainarekin gozatuko duzu, tradizioz eta gastronomiarekiko pasioz betetako ingurune batean prestatuta eta aurkeztuta. Bihurtu Hondarribiko bisita esperientzia ahaztezin, eta murgildu elkarte gastronomiko baten zapore eta abegi paregabean.

Informazio gehiago eta erreserbak