8. etapa

Belaze baserriko Zaporeak, Elorrion

Scroll down

Zer egin > Euskal Gastronomia > Belaze baserriko Zaporeak, Elorrion

Ezagutu Belaze Zaporeak proiektuaren xarma.

Dastatu bertako produktuak landa-ingurune autentiko batean. Ezagutu Belaze Zaporeak proiektuaren xarma. Elorrioko Zenita auzoko Zenitaldekoa baserri idilikoan topatuko duzu proiektu aitzindari hori. Egundoko harribitxia da nekazaritza-munduan: baserritarren antzinako lanbidea zaintzen eta biziberritzen du, bertako nekazariak baitira euskal gastronomiaren arima.

Belaze Zaporeak esperientziari esker, bertatik bertara probatuko duzu euskal landa-bizitza eta nekazaritza jasangarriaren garrantzia. Baserritarrek, beren dedikazio hautsezinarekin eta lurrarekiko maitasunarekin, kalitatezko produktu freskoak lantzen dituzte. Eta produktuok dira, hain justu, Euskadiko gozamen gastronomiko paregabearen oinarria. Fruta eta barazki bildu berriak, baserrietan hazitako animalietatik lortutako produktuak… Elementu bakoitzak ederki asko islatzen ditu Bizkaiko lurraren eta kulturaren aberastasuna.

Belaze Zaporeak bisitatzea naturarekin konektatzeko eta landa-lana baloratzen ikasteko aukera paregabea da familia osoarentzat.

Ez galdu tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen mundu hau ezagutzeko aukera. Ikusiko duzu nola mokadu bakoitzak istorio bat kontatuko dizun. Belaze Zaporeak ez da bisita hutsa; euskal gastronomiaren sustraietara hurbilduko zaituen esperientzia aberasgarria baizik.

Informazio gehiago eta erreserbak