Antolatu zure bidaia > Zer jan > Antxoa
Ondarroa aldean, tradizio errotua da antxoa, eta bikain islatzen du zer-nolako garrantzia duen arrantzak euskal kostaldeko herri honetan. Maiatzean da antxoaren goi-denboraldia, eta, horrekin batera, Antxoa Eguna ospatzen
da hileko hirugarren larunbatean. Han, pintxo-lehiaketak topatuko ditugu, betiere antxoa osagai nagusitzat harturik. Euskadin zehar egin duzun bidaian, dastatu plater tipikoak, hala nola antxoa gazitua eta antxoa parrillan. Zein baino zein nabarmenagoak bertako arrainaren zapore bizi eta freskoagatik.