2. etapa

Arrain-enkantea Ondarroan

Scroll down
Zer egin > Tradizioak > Arrain-enkantea Ondarroan

Bisitatu Ondarroako portua

Ondarroak itsas historia aberatsa eta luzea du, eta lotu-loturik dago udalerriko nortasunarekin eta bizimoduarekin. 1327an sortua da Ondarroa, eta beti egon da itsasoarekin lotuta. Arrantzak eta nabigazioarekin lotutako jarduerek markatu dute haren garapena.

Arrantza jarduera ekonomikoa ez ezik belaunaldiz belaunaldi transmititzen zen bizimodua ere bazen, eta halaxe sortu zen itsas sustrai sakonak dituen komunitate bat.

Gaur egun, oraindik ere arrantza tradizionalaren erritmora diharduen portu baten adibide berezia da Ondarroa, eta itsasoak bizi- eta kultura-iturri izaten jarraitzen duen leiho bat irekitzen du mundurantz.

Ondarroa bisitatuta —arrainak iristen diren unea bisitatzeko lonjetan edo arrantza tradizionalari esker—, ederki asko jabetuko gara zer-nolako garrantzia duen arrantzak kostaldeko komunitateen nortasunean eta ekonomian.

Azken finean, Ondarroara joanez gero, bisitatu Kantauriko porturik garrantzitsuena eta arrantzaleen lonja, gaur egun arrantza-jarduera nola garatzen den ezagutzeko. Murgildu arrantza-tradizioan eta ezagutu zer-nola osatzen diren teknika modernoenak tradizionalekin.

Era berean, arrantzaleekin edo arrantzale ohiekin hitz egin ahal izango duzu deskargak edo arrain-enkantea ikusi bitartean, edo legatza Ondarroako eran prestatzen ere ikasiko duzu. Gainera, Ondarroako portua bisitatuta, arrantza-lanbide osagarriak ere ezagutuko dituzu, hala nola paketatzeko makinak eta saregileak.

Esperientzia ezin hobea da uda-parterako, eta beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea

Informazio gehiago eta erreserbak