Zer egin > Euskal Gastronomia > Idiazabal gaztaren ibilbidea
Idiazabal gaztaren ibilbideak eskualdea zeharkatzen du, eta landa-herri txikietan kokatutako gaztandegiak ez ezik ardi latxen artzaintza-guneak ere bisitatzen dira.
Gutxi gorabeherako iraupena aldatu egin daiteke aukeratzen duzun ibilbide espezifikoaren arabera, baina, oro har, egun bateko esperientzia izan ohi da —esperientzia sakonagoa eta lasaiagoa izan nahi baduzu, berriz, zenbait egunez ere luza daiteke—.
Ibilbidean, hasieratik amaierara ezagutuko duzu Idiazabal gaztaren ekoizpen zikloa: Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalak —ingurumari horietan ibiltzen dira larrean ardi latxak—, gazta fabrikatzeko gaztandegiak, merkaturatzeko tokiak —bereziki, Ordiziako azoka—, eta izena ematen dion udalerria bera, Idiazabal.
Idiazabal gaztaren ibilbideak malgutasun osoa eskaintzen du diseinatzeko: zuk zeuk aukeratu ahalko duzu non hasi eta amaitu, baita ostatuak eta iraupena ere. Kit bat jasoko duzu: zigiluak jartzeko pasaportea, kamiseta eta mapa. Osatzean, Idiazabal gazta erdia eta sagardoa irabaziko dituzu.
Ibilbidean, besteak beste, gaztandegi ugari bisitatu ahal izango dituzu: