Tolosako gozokiak

Scroll down

Antolatu zure bidaia > Zer jan > Tolosako gozokiak

Tolosa, Euskadiko gozokiaren hiriburua, teila eta zigarro gozoengatik da ezaguna, besteak beste. Postre tradizional hori gurinarekin, almendrekin eta arrautza-gorringoarekin egiten da, eta Casa Julián erretegiak eskatuta sortu zen. Azken horrek postre arin eta erraz bat bilatzen zuen txuleta-menu ospetsuari laguntzeko

Tolosako teila eta zigarroen jatorrizko errezeta Luis Eceizak sortu zuen —gozotegiaren sortzaile Nicolás Eceizaren semea eta Casa Julián erretegiaren sortzaile Julián Rivasen adiskide mina—.

Eceiza errezeta katalan batean oinarritu zen teilak sortzeko. Hala ere, aldatuz-aldatuz joan zen, gaur egun ezagutzen dugun emaitza aurkitu arte: pasta almendradun lehor bat, arrautza-gorringoz bustia eta ukitu zitriko leun batekin bixitua.

Teilak osatuko zituen postre baten bila, Eceizak gurinezko zigarroak sortu zituen. Finagoak eta kurruskariagoak dira teilak baino, eta gurin-zapore biziagoa dute.

Tolosako teilak eta zigarroak hiriaren ikur bihurtu dira. Tolosako gozotegirik onenetan aurki daitezke, bai eta munduko beste leku askotan ere.

Finean, Euskadi Basque Country Grand Tour-eko 4. etapa egin eta Tolosan zaudenean, ez ahaztu probatzea!