4. etapa

Bisita gidatua Tolosako azokan

Scroll down
Zer egin > Ondare Kulturala > Bisita gidatua Tolosako azokan

Toki ezin hobea tokiko produktu paregabeak erosteko

Ezagutu Tolosako merkatu zirraragarria, duela 760 urte baino gehiagotik larunbatero ospatzen dena. Bertako kulturan murgiltzeaz gainera, eskualdeko produktu fresko eta autentikoak eskuratu ahal izango dituzu.

Toki ezin hobea tokiko bizitza esperimentatzeko eta produktu paregabeak erosteko.

Tolosako azoka larunbatero egiten da, hiru gunetan. Hiruren artean, Zerkausikoa nabarmentzen da, 60 postu baino gehiago aurkituko baitituzu, sasoiko eta kalitatezko produktuz beteta.

Zerkausiaz gainera, Tolosako azokara joanez gero nahitaez bisitatu behar duzu Berdura Plaza: etxerako lore koloretsuak, errezetetarako belar usaintsuak eta baratzerako landare freskoak topatuko dituzu, dena leku berean.

Euskal Herria Plazan, hirugarrenik, kulturen bidegurutze historiko batek utzitako ondarea ikusiko duzu. Hamaika ehungintzako eta kanpoko produktu topatuko dituzu salgai, Nafarroa, Frantzia eta Gaztela batzen zituen paraje honen iragana islatuz.

Ordubete inguruko bisitaldian, hiru guneak zeharkatuko dituzu eta bertako produktuak erosteko aukera izango duzu.

Informazio gehiago eta erreserbak