Zer ikusi > Bizkaia > Getxo
Arkitektura dotoreagatik, itsaslabar harrigarriengatik eta atseden hartzea eta gozatzea pizten duten hondartzengatik nabarmentzen den udalerria da Getxo. XIX. mendearen bigarren erdian izan zuen Getxok bere garairik bikainena eta orduan ekin zion, hain zuzen ere, bere historia turistikoari. Areeta aristokraziaren eta barnealdeko probintzietako eta Bilboko goi-burgesiaren udako zona bihurtu zen.
Ez galdu Algortako Portu Zaharra. Arrantzaleen hiribildu txiki batera bidaiatuko duzu bertan, marinelak bizi zireneko etxe zaharrak eta tabernetako zalaparta uztartzen dituen leku batera, hain justu.
Hala, euskal kostaldeko paisaia paregabeari begira, pintxoak probatzeko aukera izango dugu taberna horietan.Gainera, itsaslabarretako ibilbideaz gozatu ahalko duzu: Galea Getxoko kostaldean kokatutako pasealeku bat da eta Abrako Portuko ikuspegi panoramiko onenak ikusten dira bertatik. Normandian (Frantzia) eta Doverren (Ingalaterra) dauden gres zurizko itsaslabar ospetsuekin antz handia du; halaber, aisialdirako gune honek naturagune zabalak ditu, nola kanpotarrentzat hala bisitarientzat, naturarekiko harremanaz gozatzeko.