Etapa 1

Barrika

Scroll down
Barrika

Bilbotik 25 kilometrora, Sopela eta Plentzia artean, ez ahaztu Barrika bisitatzeaz. Barrika Bizkaiko Jaurerriko herririk zaharrenetakotzat jotzen da, eta inguru horretan aurkitutako aztarnategi arkeologiko ugariek agerian uzten dute antzinatik populatuta egon zela.

Kostaldetik 6 kilometro pasatxora itsaslabarrak eta hiru hondartza daude: Barrika, Meñakoz eta Muriola. Hondartza basatiagoak dira, eta udalerri mugakideetako hondartzetara baino korapilatsuagoa da horietara iristea, baina inguruko surflari, nudista eta gazteek oso gustuko dituzte. Hain justu ere, azken hondartza hori da, Muriolako kala txiki eta ederra, Game of Thrones telesailaren zazpigarren denboraldiko pasarteren batean plato natural gisa erabili zena.