5. etapa

Santa Maria katedrala

Scroll down

Zer egin > Ondare Kulturala > Bisita gidatua Santa Maria katedralera

Disfrutatu tenplu honetaz bisita gidatu bat eginez

Catedral de Santa María

Santa María katedrala Gasteizko alde zaharrean dago. Tenplu katoliko gotiko hori XIII. mendearen amaieran eraiki zuten, eta, XIV. mendean zehar, gotorleku-eliza bezala bideratu zen, bolumen handiarekin eta itxura itxiarekin, batez ere iparraldean. Hala, hiriaren defentsaren parte zen.

1496 eta 1861 artean, kolegiata izan zen, eta urte hartan hartu zuen katedral kategoria. Gurutze latindar formako oinplanoa du, eta gurutzadura zabala. Era berean, badu girola bat ere, zeinean kaperak zabaltzen baitira.

Portadako eskultura monumentalek garrantzi artistiko handia dute. Mendebaldeko elizpea benetako maisulan bat da, eta hiru portadatan banatuta dago: erdikoa, Andre Mariari eskainia; ezkerrekoa, San Gili eskainia; eta eskuinekoa, Azken Judizioari eta Santiagori eskainia.

Gaur egun, Gasteizko Katedrala Fundazioaren proiektuari jarraikiz ari dira zaharberritzen. Fundazio hark kudeatzen ditu, hain justu, tenplurako bisita gidatuak eta zaharberritze-lanak.

Gasteizen ibilbidetxo bat eginez gero, hartu beta tenplu hau bisitatzeko. Gasteizko Katedraleko bisitaldi turistikoa ikus-entzunezko batekin hasten da: tenpluaren eraikuntza-arazoak eta zaharberritze-prozesua erakusten ditu. Jarraian, kriptara igo ahal izango zara haren eta hiriaren historia ezagutzeko, milurteko ganga ikusi ahal izango duzu nabean, eta kaperak eta erronda-pasabidea miretsi ahal izango dituzu. Bisitak ikuspegi paregabea eskaintzen du triforiotik eta elizpean amaitzen da. Han, nabarmentzekoa da tinpanoen kalitatea, penintsulako portada gotiko nabarmenetako bat, inondik ere.

Informazio gehiago eta erreserbak