1. etapa

Bisita gidatua Omako Basora eta Santimamiñera (Gizateriaren Ondarea) – Basque Route

Scroll down
Zer egin > Ondare Kulturala > Bisita gidatua Omako Basora eta Santimamiñera (Gizateriaren Ondarea)
Bosque Oma

Omako Basoa, baso margotua izenez ere ezagutzen dena, Agustin Ibarrola euskal artistaren lanik ezagunenetako bat da: Artea eta Natura korronte artistikoaren adierazpen bat. Mugimendu hura XX. mendeko hirurogeiko hamarkadaren amaieran sortu zen, eta haren helburua da, batetik, lan artistikoak ingurune naturalera eramatea, eta, bestetik, paisaia erabiltzea artistarentzako esparru, euskarri eta lehengai gisa.

Obra Urdaibain dago, eta askotariko motibo-multzoek eta irudi geometrikoek osatzen dute, guztiak ere intsinis pinuen enborretan margoturik. Euskarri bizi naturalak erabiliz eginiko obrek, bi eta hiru dimentsioen arteko jokoak, bisitariak artelanen erdigunean ipintzeak eta planteatzen dituen hamaikatxo soluzioek erreferentzia bihurtzen dute obra hori, ez Artea eta Natura mugimenduarena bakarrik, baita euskal artegintzarena ere.

Basoa zeure kabuz bisita dezakezu, edo bisita gidatu batekin, bestela. Bi kasuetan, beharrezkoa da aldez aurretik sarrera erreserbatzea.

Informazio gehiago eta erreserbak

Cueva de Santimamiñe

Horretaz gainera, Goi Paleolitoko haitzulo ospetsu bat aurkitu ahal izango duzu, Madeleine garaikoa —Kristo aurreko 14.000 eta 9.000 urte bitartekoa, alegia—. Santimamiñe Bizkaiko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuena da, orain 14.000 urte baino gehiagoko giza kokalekuen aztarnak baititu. Han topaturiko pinturei esker, Gizateriaren Ondare izendatu dute.

Informazio gehiago eta erreserbak