3. etapa

Arditurri

Scroll down

Bisitatu Arditurriko meategiak

Arditurri

Etapa honetan zehar egingo duzun ibilbidean, Arditurriko meategiak bisitatu ahal izango dituzu, Oiartzundik gertu.

Arditurriko meategiak bisitatzea meatze-historiaren mende luzeetan murgiltzea da, Euskadiren bihotzean. Esperientzia turistiko honek lurraren sakonera eramango zaitu: barru hartatik, makina bat mineral atera da erromatarren garaitik XX. mendera arte.

Bisitariek antzinako tunelak arakatu ahal dituzte, bai eta ikasi ere meatze-teknikei, meatzarien bizitzari eta baliabide horiek historian zehar izan duten garrantzi estrategikoari buruz. Meategiak Aiako Harria Parke Naturalean daude, eta inguruko biodibertsitate aberatsak eta paisaia naturalek balio erantsia gaineratzen diote ingurumari honi. Hala, esperientzia ezin hobea da natura maite dutenentzat ere.

Arditurriko meategiak bisitatu ondoren, Bide Berdean barrena jarraitu ahalko duzu, harik eta Lezora iritsi arte. Lezoko hirigune historikoa bikain kontserbaturik dago. Herrigunean dago Santo Kristoren basilika ospetsua, Kristo bizarrik gabe irudikatu izanagatik ezaguna. Berpizkundeko bitxi hori kale pintoreskoz inguratuta dago, bai eta armarri heraldikoak eta egitura karratuak dituzten jauretxe bikainez ere.

Informazio gehiago eta erreserbak