Zer egin > Ondare Kulturala > Arabako Lautada
Lehorreko soroen korridore handi bat da (apirilean etortzen bazara, zereala paisaia berdatzen ikusiko duzu, eta abuztuan egiten baduzu, ordea, ekiloreak izango dituzu); kontraste handia dute zelai horiek Bizkaiko eta Gipuzkoako paisaiekin.
Pixkanaka herriak bata bestearen atzetik etorriko dira: Barria (Erdi Aroko monasterio zahar batekin) eta Lazarraga (XVI. mendekoa, fatxadan armarri erraldoi bat eta museo etnografiko bat dituena). Agurain, Arabako Lautadako herririk monumentalena eta babesgarri gisa balio zion harresi-esparruaren hondakinak hobekien kontserbatzen dituena.
Maparen gainean, Aguraingo formak asko gogoraraziko dizue Gasteizen forma: Erdi Aroko beste almendra bat, hiru kale paralelo besterik ez dituena (kale horiek bere garaian bertan lan egiten zuten gremioen izenak dituzte, eta ia ez daude elkarrekin komunikatuta). Herria jauretxez beteta dago (ia guztiak armarri ikusgarriekin) eta muturretan gotorlekuen itxurako bi eliza ditu: Santa Maria eliza eta San Juan eliza, biek harresi zaharrarekin bat egiten dutenak.