8. etapa

Bisita gidatua Markina-Xemeingo Pilotaren Unibertsitatera

Scroll down

Zer egin > Kirolak > Bisita gidatua Pilotaren Unibertsitatera

Ikasi antzinako kirol honetaz eta euskal kulturan duen garrantziaz.

Murgildu Jai Alai edo zesta-puntaren mundu zirraragarrian —munduko kirolik bizkorrenen gisa ezagutzen da—, eta miatu Markina-Xemeingo Pilotaren Unibertsitate ospetsua. XVIII. mendeaz geroztik, frontoi ikoniko hori zesta-puntako pilotari ospetsuenen ikasketa-zentroa izan da, eta mundu zabaleko zaleak eta jokalariak erakarri ditu.

Bisitatu pilotaleku historikoa, zabalik egoten da entrenamenduak eta partidak ikusteko, eta bizi gertutik zesta-puntaren esperientzia. Bisita planifikatzeko, kontsultatu ordutegiak: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 21:00etara; ostiral arratsaldeetan zesta-punta eskolako partidak jokatzen dira.

Ezagutu zer-nola lortu zuen zesta-puntarekiko maitasunak Markina-Xemein munduko mapan kokatzea. Kirol bat baino gehiago, kultura eta tradizioa darien joko bat baita, festa alai askoa. Ez galdu zesta-puntaren historia biziaren parte izateko aukera, Pilotaren Unibertsitatean.

Informazio gehiago eta erreserbak