Txakolina, jatorriz Euskadikoa den ardo zuria, Erdi Aroan sortu zen. Hasieran monjeek egiten zuten euskal monasterioetan.
Hondarribi Zuri mahats autoktonoarekin ekoizten da batez ere, mota hori egokiturik baitago Euskadiko klima atlantikora, eta fruta-gustuko ardo freskoa sortzen du.
Hasiera batean, bertan kontsumitzeko ardo bat zen, erlijio-jaietarako bideratua. Txakolinak XVII. eta XVIII. mendeetan izan zuen loraldia, orduan igaro baitzen kalitate eskaseko ardo izatetik eskualdeko bereizgarri izatera.
Gaur egun, hiru jatorri-deitura ditu: Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Arabako Txakolina. Alkohol-graduazio moderatua, freskotasuna, fruta-aroma eta azidotasun bereizgarria dira txakolinaren ezaugarri nagusiak.
Euskal kulturaren eta gastronomiaren ikur bihurtu da, ezin hobeto ezkontzen baita arrain eta itsaskiekin.
Gernikan bisitatu ahal izango duzu txakolin-upategi nagusietako bat: Itsasmendi.
Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotz-bihotzean dago, eta txakolina deskubritzeko gonbita egiten dizu. Upategi honetan, mahats-bilketa eta elaborazio-prozesua zer-nola izaten diren ezagutu ahal izango duzu, baita dastatze-saioetan parte hartu ere, bertako ardo honen ñabardurak ezagutzeko.