Zer egin > Enoturismoa > Marqués de Riscal
Arabako Errioxako Marques de Riscal upeltegiak bisitatzea ardogintza eta abangoardia arkitektonikoa, gastronomikoa eta kulturala uztartzen dituen esperientzia batean murgiltzea da. Upategia Eltziegon dago, Arabako Errioxaren bihotzean, mahastiz inguratutako herri polit batean. Marques de Riscal ez da egokika ardozaleentzat bakarrik, baita esperientzia paregabe eta aberasgarria bilatzen duen edonorentzat ere.
Marques de Riscal hoteleko esperientzia egonalditik harago doa, ardoa dastatzeko saioak izango baitituzu aukeran, Marques de Riscal upategiko adituek gidatuta. Eskualdeko ardogintzan erabat murgiltzeko, hainbat jarduera dituzu eskura, hala nola mahastiak bisitatzea, ardoa egiteko prozesua ezagutzea eta upategiak eskaintzen dituen barietateak dastatzea.
Iritsi bezain pronto, Frank Gehry arkitektoak diseinatutako eraikina izango da harrituko zaituen lehenengo gauza —Ardoaren Hiria izenez ezagutzen da—. Eraikinaren diseinu abangoardistak, forma bihurriz eta kolore distiratsuko titanioz estalita, kontraste garbia egiten du mahastien eta mendien paisaia tradizionalarekin: hala, fusio bisual itzela sortzen da. Modernitatearen ikono bat da, eta konplexuak hotela, spa eta jatetxea hartzen ditu.
Marques de Riscalek mahastizaintza- eta ardogintza-munduan murgiltzera gonbidatzen zaitu, eta, horretarako, ibilbideak eskaintzen ditu ardogintza-instalazioetan, historikoenetatik hasi eta garaikideenetaraino. Bisitaldi horietan, ardozaleek ardoaren sorkuntza-prozesuaren etapa bakoitza ezagutzeko aukera izango dute, hasi mahatsa biltzek prozesutik eta botilaratze-prozesura iritsi arte. Dastatze-saioetan, upeltegiko ardorik nabarmenenen aukeraketa bat probatzen da, eta bisitariek, hortaz, aukera-aukeran izango dute Marques de Riscalen bereizgarri diren kalitate eta aniztasun aberatsa estimatzeko.