Etapa 2

Mutriku

Scroll down

Xarma historiko handiko arrantza-herri ederra. Marinel-herri hau balearen ehizan bizi izan zen mendeetan zehar.

Mutriku bere hondartza ederrengatik da ezaguna (adibidez, Saturraran hondartza eta Mutrikuko hondartza bera), bai eta inguruko itsaslabar ikusgarriengatik ere; horregatik, benetako altxorra da naturazaleentzat.

XIII. mendearen hasieran (1209an) sortutako alde zaharra bisitatu behar da Mutrikun, jauregiekin, dorreekin eta etxe armarridunekin apaindutako kale harriztatu estuak baititu bereizgarri. Udalerriaren berezitasunetako bat zera da, Antonio Gaztañeta, Cosme Damian Txurruka (Trafalgarko batailako heroia) eta beste hainbat itsasgizon ospetsuren sorlekua dela.