Zer egin > Ondare Kulturala > Gernikako arbola
Gernikako Batzar Etxea Euskadirentzat esanahi historiko eta politikoz betetako lekua da.
Hemen dago Gernikako arbola, euskal askatasunen ikurra. Eraikina bera euskal arkitekturaren adibide ederra da, baita Euskadiko historiako jazoera garrantzitsuen lekuko ere.
Gernika, bakearen ikur. 1937an Alemaniako Kondor Legioak herria bonbardatu ondoren bihurtu zen Gernika historia unibertsalaren parte, eta Gernika mihise ospetsuan hilezkortu zuen Picassok.
Bonbardaketa horretan, eraikinen bi heren suntsitu zituzten, baina Batzar Etxea bere horretan geratu zen, eta, horren ondoan, Gernikako Arbola ospetsua.
Merezi du Bakearen Museoa edo astelehenetako asteroko merkatua bisitatzea, euskal baratzeetako produktu lokal onenekin.
Gernikako alde zaharrera eginiko bisita gidatua Batzar Etxean hasten da. Eraikin horretantxe dago Gernikako Arbola, Euskal Herriaren askatasunaren eta demokraziaren sinboloa. 1937ko apirilaren 26an, Espainiako Gerra Zibilean, Alemaniako Kondor Legioak Gernika bonbardatu zuen.
Bonbardaketak sekulako beldurra eragin zuen, eta milaka hildako eta zauritu utzi zituen. Hala, gerraren basakeriaren sinbolo bihurtu da. Bisitan, Gernikako bonbardaketaren historia ezagutuko duzu, eta ikusiko duzu, orobat, zerk inspiratu zuen Pablo Picasso bere Guernica maisulana sortzeko. Era berean, erreprodukzio bat ere ikusiko duzu Bakearen Plazan, tamaina errealean.
Horretaz gainera, aireko erasoen kontrako babesleku bat bisitatu ahal izango duzu —hirian gorderik dago oraindik ere haietako bat—, apur bat ulertzeko zer sentitu zuten gernikarrek zorigaiztoko egun hartan.
Bisita Bakearen Museoan amaitzen da, gerraren eta indarkeriaren biktimen memoriari eskainitako gunean.