Zer egin > Ondare Kulturala > Ekainberri
Bizi euskal historiaurrea. Ekainberriko esperientzia turistikoa denboran zehar eginiko abentura hezigarri eta zirraragarri bat da.
Ekainberrira bisitan doazenek gure lurraldeko jatorrietara bidaiatuko dute zentzumenen bitartez, eta euskal kostaldeko labar-pintura ikusgarrienen erreplika bikain bat arakatu ahal izango dute. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatuak dira labar-pintura horiek.
Bisitaldi gidatuei esker, ingurumariotako biztanleak duela 15.000 urte zer-nola bizi ziren, nola ehizatzen zuten eta sua nola egiten zuten ikusi ahalko da.