1. etapa

Bilboko Guggenheim Museoa

Scroll down

Zer egin > Ondare Kulturala > Bilboko Guggenheim museoa

Museo Guggenheim

Bisita gidatua Bilboko Guggenheim museora

Guggenheim Museoa, Bilboko ikonoa ez ezik, EuskadiBasque Country osoko enblema ere bada, arte garaikidearen eta arkitektura ausartaren fusioaren adierazgarri gisa. Frank O. Gehryk diseinatua, titaniozko egitura distiratsua du Bilboko itsasadarraren ondoan, eta nola arte modernoko hala arte garaikideko obren bilduma ikusgarri bat du.

Sormenak eta berrikuntzak bat egiten dute hemen, Euskadiren espiritu dinamikoa islatzen duen leku honetan.

Guggenheim Bilbao Museoa ezaguna da, dituen bildumengatik ez ezik, munduko txakur zaintzailerik handiena duelako ere bai: Puppy. Puppy, Jeff Koonsen lore-eskultura, 1992an sortu zen eta West Highland white terrier arrazako txakur erraldoi bat irudikatzen du. Hasiera batean, ez zegoen erakusketa iraunkor gisa pentsatuta. Lehenengo bertsioa Bad Arolsen udalerriko (Alemania) gaztelu barroko baten kanpoalderako sortu zen, baina erakusketa hori amaitzean desegin egin zuten.

Geroago, Sydneyko (Australia) Arte Garaikideko Museoan berreraiki zen. Azkenik, 1997an, Solomon Guggenheim Fundazioak erosi eta Guggenheim Bilbao Museoaren aurrean instalatu zuen; nola museoaren hala hiriaren ikono iraunkor bihurtu zen eskultura hor.

12.4 metroko altuera eta 16 tonako pisua dituen obra hau urtean bitan ordezten diren 38.000 landare naturalez estalitako altzairuzko egitura batez osatuta dago.

Bisita gidatua

Bisitatu Bilboko Guggenheim Museoa gida profesional batek lagundurik: eraikinaren arkitektura ez ezik erakusketetako obrak ulertzen ere lagunduko dizu.

Horretaz gainera, eraikin ospetsuko txoko sekretuenetan barrena sartu ahalko zara. Bisita gidatuetarako, gehienez 20 laguneko taldeak onartzen dira.

Informazio gehiago eta erreserbak:

Guggenheim Bilbao Museorako erreserbak erostea | Clorian (guggenheim-bilbao.eus)