Iberiar penintsulako ur-jauzirik garaiena den Nerbioiko Jauzia ikus ezazu behatokitik
- Denbora geldiarazizLaguardia — Orduña
- Jatorriaren eta etorkizunaren bideaOrduña — Bilbao
Deskribapena
Nerbioiko Jauzia 220 metro baino gehiagoko garaiera duen ur-jauzia da, Santiago Mendiko Monumentu Naturalean kokatua, Burgos, Araba eta Bizkaiaren artean. Lur karstikoan dagoenez, ur-jauziak ez du beti urik eramaten; horregatik, bisita egin aurretik eguraldi-iragarpenak kontsultatzea komeni da.
Behatokira iristeko, Urduñako mendatetik igo behar da Santiago Mendiaren gainalderaino. Bertan hiru aparkaleku daude bisitarientzat prestatuta. Behatokitik hurbilen dagoena Santiago Iturriko aparkalekua da (3. aparkalekua), Parketxearen ondoan. Handik, 2 kilometro inguruko bidezidor lau batek —20 eta 30 minutu arteko oinezko ibilaldia— zuzenean eramaten du behatokira, eta handik ur-jauzia ondo-ondoan amiltzen ikus daiteke.
Esperientzia osatu nahi dutenek beste bi ibilbide ere egin ditzakete: Arabako Untzaga herritik abiatzen dena, ur-jauzia aurrez aurre ikusteko aukera ematen duena, eta Delikatik hasten dena, jauzia behetik behatzeko aukera eskaintzen duena.
