Zestoa

  • Euskadi urdin eta berdea
    Lekeitio — Zarautz

Deskribapena

Zestoa Gipuzkoako udalerri bat da, Urola Erdiko eskualdean kokatua, Zumaiatik gertu eta A-8 autobidearen bidez Donostiatik ondo lotua. Hiriguneak eraikin aipagarriak gordetzen ditu, hala nola Portalekoa, Lizenziadokua eta Arretxe etxeak, eta Zubiaurre zubia zeharkatu ostean Lili jauregia dago, XVI. mendeko eraikin gotiko bat, ondare-balio handikoa.

Zestoaren ingurua ere garrantzitsua da bere aztarnategi arkeologikoengatik. Irikaitz aztarnategiak nabarmentzen da bere aurkikuntzen antzinatasunagati: Paleolito zaharreko aztarnek Gipuzkoan dokumentatutako garai honetako lehen aztarnegia bihurtzen dute. Gainera, hirigunean bertan hasten da Ekaingo kobara sartzeko bidea, Debako udal-mugartean kokatua, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako haitzulo-santutegi bat, zaldi, orein eta hartzen irudikapen madalenienseak dituena. Jatorrizko kobara sarbidea mugatuta dagoenez, Ekainberri erreplika, Sastarraineko haranean 600 metrora, ondare hori modu irisgarrian ezagutzeko aukera ematen du.