1. etapa

Bisitatu Bizkaia Zubia

Scroll down

Zer egin > Ondare Kulturala > Bisitatu Bizkaia Zubia

Puente Bizkaia

Metroa hartuta Bilbotik 20 minutura, Bizkaia Zubia ezagutuko duzu. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen: XIX. mendeko ingeniaritzaren mirari ez ezik, Euskadiko ondare industrialaren ikur ere bada.

Zubi transbordadore horri Zubi Esekia ere deitzen zaio, eta Getxo eta Portugaleteko ur-ertzak lotzen ditu. Esperientzia paregabea da, eta, bide batez, inguruko ikuspegi ezin hobeak eskaintzen ditu.

Zubi Esekia izan zen metalezko egituraz eraikitako munduko lehen zubi transbordadorea. Horregatik, Industria Iraultzak utzitako monumentu handienetako bat da, eta garai hartako bakarrenetakoa da bizirik irauten.

Gaur egun aktibo jarraitzen du eta, gainera, bisitak eskaintzen ditu lurretik 50 metro pasatxoko altueran. Haren gainean zoazela, ikuspegi paregabeak izango dituzu aurrez aurre: Nerbioi ibaiaren bokale osoa, Bilboko Portua, inguruko mendiak, Portugalete eta Getxo.

Informazio gehiago