5. etapa

Izkiko Parke Naturala

Scroll down

Zer-egin > Natura > Izkiko Parke Naturala

Ingurumari ezin hobea turismo ornitologikoa egiteko

Gasteiztik 31 kilometrora dago Izkiko Parke Naturala, ingurumari ezin hobea turismo ornitologikoa egiteko, baita ibilaldiak eta txangoak egiteko ere, oinez, bizikletaz edo zaldiz.

Inguru horietan basoa da nagusi, Izki ibaiak zeharkaturik eta mendiz inguraturik. Kota altuena Kapildui mendia da (1.176 m).

Izkiko Parke Naturalean atentzioa emango dizute Laño, Faido eta Marquínez padartza-haitzuloek. Merezi dute bisitatxo bat, halaber, Arluzeko arroilek eta harkaitzek, bai eta Urizaharra hiribilduak ere. Horretaz gainera, Korrestik Izkiko sakana zeharkatu eta Bujandara iritsi zaitezke.

Bazenekien parke hori ura zela jatorrian? Duela 40 eta 100 milioi urte inguru, paraje hau itsaso ez oso sakon batek estaltzen zuen. Halaxe erakusten dute parke natural honetako harkaitzetan topaturiko kuskubiko fosilizatuek, koralek, algek eta bestelako itsasoko bizitza-forma batzuek. Ornodun handien hondakin fosilizatuak ere aurkitu dira, dinosauro-arrautzak kasu.

Era berean, toki ezin hobea da birding edo turismo ornitologikoa, mendi-ibiliak edo mendiko bizikleta praktikatzeko.

Informazio gehiago