8. etapa

Gorbeiako Parke Naturala

Scroll down

Zer egin > Natura > Gorbeiako Parke Naturala

Bistiatu Gorbeiako Parke Naturala

Gorbeiako Parke Naturala Bizkaiko eta Arabako Lurralde Historikoen artean dago, eta Gorbeia mendiaren inguruan hedatzen da. Mendiaren gailurrak 1.481 metroko altuera du.

Parke hau jomuga enblematikoa da natura eta mendi-ibiliak maite dituztenentzat, eta ikuspegi panoramikoak eta biodibertsitate aberatsa eskaintzen ditu. Gorbeiako Gurutzea da sinbolorik ezagunenetako bat. Gailurrean kokaturik dago, eta 18 metroko altuera du. Mundu osoko bisitariak erakartzen dituen erreferentzia historiko eta kultural bihurtu da.

Gorbeiako Parke Naturalaren ezaugarri nagusia zera da, azaleraren % 70 pagadiz, hariztiz eta pinudiz estalirik dagoela. Parkeko belardietan, txabolak eta saroiak ageri dira han-hemenka, eskualdeko artzaintza-tradizio aberatsaren lekuko. Gainera, badira makina bat eraikin historiko ere, hala nola antzinako burdinolak eta baserriak, guztiak ere bertako landa-arkitektura tipikoaren adibide garbiak eta inguruaren edertasun naturalari balio kultural izugarria eransten diotenak.

Paradisu natural honetara egindako bisitan jarduera ugari aurkituko dituzu: mendi-ibiliak, kayakak, zaldi gaineko ibilaldiak, aire zabaleko piknikak, golfa mendi artean, eta beste asko.

Informazio gehiago eta erreserbak