Zumarraga

  • Konektatu zentzumenekin
    Donostia/San Sebastián — Vitoria-Gasteiz

Deskribapena

Zumarraga Gipuzkoako udalerri bat da, Urola Garaia eskualdean kokatua, Aizkorri-Aratz Natur Parkearen magalean. Bertan dagoen harana historikoki burdinaren kulturari estuki lotuta egon da, eta gaur egun ere antzinako burdinolen, erroten eta presen aztarnak gordetzen ditu.

Hirigunearen erdigunean, Euskadi plaza arkupedunak udalerriko bizitza antolatzen du. Bertan daude XIX. mendeko udaletxe neoklasikoa, Itarte eta Uzkanga etxeak, eta Miguel López de Legazpiren brontzezko estatua; Filipinetako konkistatzailea izan zen, eta udalerriko pertsonaia ospetsuenetako bat da. Plazatik gertu dago Legazpi dorretxea, feudal garaiko gotorlekua, 1945ean monumentu historiko-artistiko nazional izendatua. Santa Maria Jasokundearen Eliza, 1576tik aurrera estilo gotiko euskaldunean eraikia, XVIII. mendeko erretaula bat gordetzen du bere barruan, elementu gotikoak eta barrokoak uztartzen dituena.

Herrigunetik bi kilometrora, Beloki mendiaren magaletan, La Antigua Ermita dago, ermiten katedrala izenez ezaguna. Monumentu historiko-artistiko nazional izendatua, kanpoalde erromaniko soila nabarmentzen da, portada gotikoarekin; barrualdean, berriz, harriak eta egurrak harmonia handiz uztartzen dira.