Etapa 1

Ea

Scroll down
Ea - Qué visitar de Bilbao a Lekeitio

Ba al zenekien Espainiako Estatuan izen laburrena duen udalerria Euskadin dagoela?

Hirigune historiko txiki baina xarmagarriagatik, harrizko zubiengatik eta euskal kostaldeko gune deigarrienetako batean duen kokapen pribilegiatuagatik nabarmentzen da Ea.

Eako erakargarritasun nagusiak hirigunea, hondartzak, talaia eta portua dira.

Gainera, udalerriak lau eliza eta hiru ermita ditu; historia aberatsa eta aniztasun kulturala dituela islatzen du horrek.

Eako etxeak eta baserriak, nola portu aldean hala Natxitua zein Bedarona auzoetan, euskal arkitektura tradizionalaren adibide nabarmenak dira.

Eako ezaugarri berezi bat Beletxe da, jendeak izen horrekin ezagutzen duen arrantzaleen etxea, itsasadarraren bokalean kokatua; udalerriko armarrian agertzen da.