1. etapa

Gernika eta zesta-punta

Scroll down

Zer egin > Tradizioak > Gernika eta zesta-punta

Gernikan, ezin duzu galdu zesta-punta partida bat: bertatik bertara gozatuko duzu euskal kulturan erro sakonak dituen kirol azkar eta zirraragarri horretaz. Jarduera-konbinazio horrek ederki jasotzen du Euskadiko tradizioaren eta modernitatearen ikuspegi osoa.

Jai Alai edo zesta-punta euskal jatorriko kirol bat da. Euskaraz ederki ulertzen da bi izen horien esanahia Euskal pilotaren modalitate bat da, zumezko saski batekin jokatzen dena; horrexegatik deitzen zaio zesta-punta, zeinarekin pilota jaso eta frontoiaren kontra jaurtitzen baita. Jai Alai XIX. mendean hasi zen Euskal Herrian; hasiera batean, igandeko pilota-joko gisa jokatzen zen aire zabalean.

Denborarekin, beste herrialde batzuetara hedatu zen, eta pilotaleku izenez ezagutzen diren barruko kantxetan hasi zen jokatzen. Mexikon, esaterako, kolonia-garaitik jokatzen da, eta munduko herrialde garrantzitsuenetako bat da kirol-modalitate horretan.

Informazio gehiago eta erreserbak